3DANCE: IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

3Dance Jaialdia, hiri paisaiako dantza, Uharteko, Atarrabiako eta Eguesibarko Udalek antolatzen dute sarean.

2016an izan zen lehenbiziko edizioa, eta 2019an Jaialdiaren antolatzaileek 4. Koreografia Lehiaketa antolatu dute. Bi sari ditu lehiaketak, 1000 €-koa bata, epaimahaiak emana, eta 500 €-koa bestea, herritarrek emana.

Ekainaren 25, 26 eta 27an eginen da Uharten, Atarrabian eta Sarrigurenen (Eguesibar), 19:00etatik 21:00etara. Hantxe parte hartzen ahalko dute kaleko dantzako ikuskizun bat aurkezten duten artista edo talde orok, estiloa edozein izanik: dantza garaikidea, hip-hopa, capoeira, flamenco-fussiona, etab.

Aurten Uharten emango zaio hasiera jaialdiari ekainaren 25ean.

Parte hartzeko interesa duten artistek inprimaki honen bidez eman beharko dute izena maiatzaren 20a baino lehen.

Inprimakia:
https://goo.gl/forms/sIfCi4yv1luZPaEp1

Oinarriak on line:
http://quieroteatro.com/descargas/3dance_2019_oinarriak.pdf

Vous aimerez aussi...