#ConoceUharteEzagutu2019 – 18 eta 19. puntuak

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

18. Puntua

1. pista 3tik:

Uraren soinuari nirea gehitzen diot eta zuhaitz eta sasi artean aurkitzen dut nire paradisua.

2. pista 3tik:

Kontrola egiteko biltzen nautenean ezagutu ahal nauzu, baina berehala hegan ateratzen naiz.

3. pista 3tik:

Leku hau altxor bat bailitzan gorde behar duzue. Zokoatik gertu nago baina Berroaraino hedatzen naiz, bidearen bi alboetatik.

19. Puntua

1. pista 3tik:

Ibaiak bizia ematen dit eta urtetik urtera eraldatzen naiz, baina gutxi ezagutzen den bide batean nagoenez babestuta sentitzen naiz.

2. pista 3tik:

“Txipli-txaplak” egin nahi badituzu, ez duzu material hoberik aurkituko.

3. pista 3tik:

Makal handien itzalpean, parke natural baten lekukoa naiz. Harriz beteta nagoenez “Hartxintxar-toki” deitzen naute.

Vous aimerez aussi...