#ConoceUharteEzagutu2019 Bihar 9-etan Ferialeko parkean

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Beno, baditugu pista guztiak web orrian. Badakizue non daude puntu guztiak? Animo, ez dela batere zaila!!! Bihar egun handia izanen da. Presta zaitezte abenturarako!!! Eman dute izena 118 talde baino gehiago!!! Eguraldia lainotsua eta freskoa egonen da, baina ez du axola, oso ongi pasako dugu!!! Bihar puntual puntual 9:00etsn El Ferialen. Beste gomendio batzuk biharko:

  • Arropa eta oinetako erosoak ekarri eta lokatzarendako aproposak izan daitezela! Eta aurten gomendatzen ditugu… ordezko oinetakoak, agian busti egingo direlako eta ez eguraldiagatik… 😜
  • Talde bezala bereizten zaituzten zerbait eraman behar duzuela gogoratu!!!
  • 2 € jardunaldiaren egun berean ordainduko dira.
  • Piken sistema erabili ahal izateko talde bakoitzeko NAN bat utzi beharko duzue.
  • Guztioi mapa eta ogi-mamietarako ticket bana emanen dizuegu.
  • Jolasaren bukaera, Ferial Plazan bukatuko da, hor izanen duzue azken pika.
  • Ogi-mamiak ere Ferial Plazan izanen dira (eguraldi txarra izatekotan karpan).
  • 3 urte baino gutxiago duten haurrak ez dira kontatuko.
  • 11 edo 11 urte baino gutxiago duten haurren erantzunkizuna familiena izango da eta taldean gutxienez pertsona heldu bat egon beharko da.
  • 12 urtetik gorako adin gutxiko gazteek (edo 2019an 12 urte betetzen dutenek) pertsona heldu gabe parte har dezakete, baina beharrezkoa izanen da guraso edo tutorearen baimena . Lehenago ez baduzue aurkeztu, sinatuta ekarri eta igandean izen ematean jasoko dugu.
  • Araudia ere atxikitzen dugu.
  • Orienteering-ari buruzko informazio gehiago izateko, hemen klik-egin

Ordutegia:
09:00 El Ferial plazan, mapa eta jokoaren informazioa jaso. Photocall. Eguraldi txarra egitekotan, eskola zaharretako patioko karpan.
10:30 Tadeldeen irteera.
12:30 Jokoaren amaierako gehienezko ordua.
13:00 Partehartzaileendako “ogi-mami” jatea Ferial Plazan edo karpan (euria izanda).

Sare soialen bitartez jarraitu gaitzazu! Adi egon, aktualizazioak eginen ditugu!

Instagram: @conoce_uharte_ezagutu
Facebook: @conoce.uharte.ezagutu
Twitter: @UharteEzagutu
Web: https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!

Vous aimerez aussi...