“LOS DIBUJOS DE LUCAS” eta “DEJA QUE FLUYA” LABURMETRAIEN ESTREINUA KULTUR ETXEAN

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Datorren urtarrilaren 3an, arratsaldeko 19:00tan, zine hitzordua daukagu Kultur Etxean. Uharten edo uhartearrek egindako bi laburmetrai proiektatuko ditugu. Proiekzioan gainera Eva Beunza, Manu Alvarez eta Jesus Mari Beltza izango ditugu, laburmetraietan parte hartu duten hiru protagonista.

Eva Beunzak idatzi eta zuzendutako “LOS DIBUJOS DE LUCAS” eta Manu Alvarezen “DEJA QUE FLUYA” laburmetraiak proiektatuko dira.

“Los dibujos de Lucas”, 2018ko urriko lau egunetan zehar grabatu zen eta Uharteko Udalak lagundu zuen proiektua. Zuzendari, gionista eta aktorea izan den Eva Beunzaz gain, Pablo Salaverri, Marta Juániz, Vanessa Baldonado, Javier Chocarro eta Asier Fonseca aktoreek hartu dute parte.

Era simple batean, familia batek 5 urteko semearen Asperger Sindromearen diagnostikoa nola jasotzen duen azaltzen du laburmetraiak eta ezusteko gertaera honi aurre egiteko ausardia  irudikatzen du.

Duela urte batzuk, Eva Beunzak Montxo Armendarizekin egindako formakuntza lantegi baten ondoren jaio zen proiektua eta “Los Dibujos de Lucas”ekin zuzendari eta gionista bezala estreinatzen da Eva Beunza.

 

Manu Alvarezek zuzendutako “Deja que fluya” laburmetraia, Navarra International Film Festival NIFF19aren “Rueda un corto en 48 horas” erronkarako egindako sorkuntza kolektibo bat da. Gidoiaren idazketan Marta Juaniz , Eva Beunza eta Javier Chocarrok lagundu dute, eta Jesus Mari Beltzaren musika originala dauka. Sinopsia: bi emakumek kutxa bat herrestan daramate. Zer eramten dute bertan? Hemen ezer ez da dirudiena.

 

 

Vous aimerez aussi...