LIBURUAREN EGUNA KONFINAMENDUAN

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. Vous pouvez cliquer l’un des liens pour changer la langue du site en une autre langue disponible.

Gaur, apirilaren 23a, liburuaren eguna ospatzen dugu. Ezingo gara liburutegira joan baina etxean goxo goxo liburuak irakurri edota sare sozialetan zabaltzen ari diren proposamen izugarri politekin literaturaz gozatzen jarrai dezakegu. Uharteko Udaleko kultura Zerbitzutik hainbat proposamen uzten dizkizuegu. Gozatu eta segi irakurtzen eta mundu ezberdinetan zehar bidaia ederrak egiten!

Milesker sortzaile guztiei, zuek babesten jarraituko dugu!

 

LEHENENGO PROPOSAMENA, IPUIN KONTAKETA EUSKARAZ:

Joana Ziganda eta Iker Uribek haiek sortutako eta kontatuako XAXARDI ipuina oparitu digute… entzun eta ikusi!Milesker opariagati Iker eta Joana!

 

 

BIGARREN PROPOSAMENA, IPUIN KONTAKETA ERDARAZ:

Sergio de Andres ipuinkontalariak LOS TRES DESEOS ipuina kontatzen digu, Nafarroako Liburutegi Publikoek gaurko bereziki antolatutako ipuinkotaketa saioetako bat! Beste kontaketa asko ere eskuragarri dituzue helbide honetan https://www.bibliotecaspublicas.es/navarra/Vadecuentum.html

 

 

HIRUGARREN PROPOSAMENA:

elaide.eus: Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko. Link honetan hainbat baliabide biltzen dituzte, bota begirada bat!

EGIN KLIK HEMEN!

 

 

 

LAUGARREN PROPOSAMENA:

Nafarroako Liburutegi Publikoek jarduera pila bat eskaintzen ari dira, guztiak dituzue ikusgai esteka honetan:

https://www.bibliotecaspublicas.es/eu/Bibliotecas/navarra.html

 

 

 

 

 

 

 

 

Vous aimerez aussi...