IPUIN BAT LOTARA JOAN AURRETIK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Kaixo, Laura Aznar Uharteko ama bat da, kalean erraldoiekin 18 urte eman dituena. Asko gustatzen zaio, eta bizitzeko modu bat iruditzen zaio. Alde berekoienetik, seme zaharrena entretenitzeko, bi ditu, bere ezaugarriak direla eta erraldoien munduak zoriontsu egin duelako, eta bera orain den pertsonan bihurtu; eta alde altruistagotik, Uharte eta inguruetako ume guztiekin gozatzeko.

Gainera, gustuko du idaztea, idazten gozatzen du, baina aitortzen du ez dena idazle ona, baina idazten duenarekin norbaitek gozatzen badu… Duela urte batzuk erraldoiei buruzko ipuin bat idatzi zuen eta beste batzuk erdi eginak, bururatzen zitzaizkion ideiak ziren, baina gauza batzuengatik edo besteengatik, akitu gabe geratu zirenak.

Konfinamendu egun hauetan, txiki askok erraldoiak maite dituztela jakitun, hiru edo lau egunean behin erraldoiei buruzko kontakizun edo ipuin txiki bat argitaratzea erabaki du Facebooken, “Ipuin bat lotara joan aurretik” izenpean, opari gisa eta bakoitzak nahi duen moduan erabil dezan. Bere modua da pixka bat laguntzeko, eskutxo bat botatzeko txikiak entretenitzeko orduan eta ez aspertzeko.

 

Ipuinak Ana Mindegiak eta Larraitzek, bere alaba, itzuli dituzte.

 

Hementxe dituzue berrienetik zaharrenera ordenatuak:

6.- “AMETSA”

5.- “BARNE HUSTUKETA”

4.- “KASU EGIN”

3.- “ELIKADURA OSASUNTSUA”

2.- “ADISKIDETASUNA”

1.- “NOLA IRITSI ZIREN ERRALDOIAK …”

Vous aimerez aussi...