Haur eta gazteentzako aisialdiko eta denbora libreko jarduerak

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Uharte eta Esteribarko Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Sarea osatzen duten zerbitzuetan, haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko jarduerak abian jartzen ari gara, deseskaladaren 3. fasetik aurrera gauzatzeko.

Jarduera horien helburua familiei lan bizitza eta familia bizitza bateragarri egiten laguntzea da, bai eta bi herrietako haur eta gazteen arteko gizarte-harremanak erraztuko dituzten espazio seguruak sortzea ere.

Programazioan, familiek hainbat jarduera aurkituko dituzte, hala nola hiri-kanpamenduak, tailer puntualak, eskola mugikorra, etab. Jarduera guztietan koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriak bete daitezen ari gara lanean, eta, horrela, guztiok uda gozatzen jarraitu ahal izan dezagun.

Vous aimerez aussi...