HAURREI ETA 12 URTETIK GORAKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO JARDUERAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Uharte eta Esteribarko haurrak eta nerabeak babesteko Saretik (Uharteko Virgen Blanca IP; IESO Pedro de Atarrabia; Nuevo Futuro Nafarroako Elkartea; Ugazte – Uharteko Gazte Lokala; Berdintasun Arloa; Euskara Arloa; Osasun Zentroa; Gizarte Zerbitzuak) lanean aritu gara, udako programazioa eskaini ahal izateko, uda eramangarriagoa izan dadin, bai gizarte mailan, bai familia mailan. Jardueren prezioa doitua da, baina Gizarte Zerbitzuek ordainketaren murrizketa edo salbuespena baloratu ahalko dute.

Pentsatu ditugun jarduera guztiek kontuan izango dituzte COVID-19ren aurkako prebentzio-neurriak, hedatzen jarrai ez dadin eta udaz goza dezagun.

ESPERO DUGU JARDUERA HAUETAZ GOZATZEA!

Informazio osoa

Vous aimerez aussi...