ANTZERKI ETA ZIRKO IKUSKIZUNA: AURKITU GABEKO ALTXORRA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

 

Osteguna, abuztuaren 25an arratsaldeko 20:00an Berdintasunaren Plazan. 

Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari dela, lokartu egin da. Lotan dagoela, bere ametsetako pertsonaiekin topo egin du:

Hemen nago! Augusta Robusta gaztea naiz! Agudo! Entrenamendua eta planaren prestaketa egin eta aurkitu gabeko altxorraren bila joango gara!

Aurkituko ote dute?

Antzerki, zirku eta umorez betetako ikuskizuna.

Berezko ideia eta zuzendaritza: Zirika Zirkus

Antzezleak:  Iraia Salbide Garzia, Luis Lainez Taboada, Ainhoa Juaniz Ezpeleta.

Publiko guztiendako ikuskizuna.

Hizkuntza: euskara.

Antolatzen du: Kultura Zerbitzuak.

Vous aimerez aussi...