HITZALDIA “NARRATIVAS SOBRE EL PELIGRO SEXUAL, EL CASO ALCÁSSER Y LA CONSTRUCCIÓN DEL TERROR SEXUAL”

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

NEREA BARJOLAREKIN

AZAROAK 23

18:30

KULTUR ETXEA

Nerea Barjola Ramos Feminismoetan eta Generoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua eta Berdintasun Agentea UNEDen. Bere ikerketa-ildoak emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren irudietan eta horiek proiektu politiko gisa kontzeptualizatzean oinarritu dira. Ikerketa-prozesu horrek honako tesi hau ekarri zuen: ‘Las representaciones del peligro sexual y su influencia en las prácticas de las mujeres a partir del crimen de Alcàsser 1992’.

2018an ‘Microfísica sexista del poder. El caso Alcàsser y la construcción del terror sexual’ (Virus, 2018) liburua argitaratu zuen. Egilea Alcásser-eko kasu zehatzetik abiatzen da “boterearen mikrofisika sexista” deitzen duenaren funtzionamenduari buruzko planteamendu orokor bat egiteko. Botere hori boterearen dinamika bat da, eta, horren bidez, arrisku sexualari buruzko kontakizuna mekanismo eraginkor, iheskor eta korapilatsu bihurtu nahi da. Sexu-arriskuari buruzko kontakizunak sexu-indarkeria komunikatzeko, sortzeko eta erreproduzitzeko oso modu zehatzak dira.

Vous aimerez aussi...