“RAÍCES” 🎨 ERAKUSKETA ➕🖊 JARDUERA ARTISTIKOA + 6 urte

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

ERAKUSKETA “RAÍCES” 
Yanira Calvo Torres, ilustratzailea.
Datak: otsailaren 7tik martxoaren 3ra.  
Bisita ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:00-21:00.
Yanira Calvo ilustratzaile nafarrak euskal eta nafar kultura eta tradizioan murgiltzen gaitu. “Beti sentitu izan dut gai honekiko erakarpen misteriotsu bat, eta gure sustraiei buruzko ikerketa pertsonaletik jaio da proiektu hau”.
Bere helburua txikienekin (eta ez hain txikiekin) izaki mitologikoen, folkloreko pertsonaia ikonikoen eta bertako animalien irudikapen berriak partekatzea da, gaur egungo ikuspegi dibertigarri batetik.

JARDUERA ARTISTIKOA Yanira Calvorekin: MARRAZTU UHARTEKO IHAUTERIETAKO PERTSONAIAK!
Jarduera honetan parte hartzen duten haurrek Uharteko Inauterietako pertsonaia kuttunak ilustratuko dituzte, eta horien ilustrazioekin osatuko da “Raíces” erakusketa.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorako haurrei.
Eguna: osteguna, otsailak 9.
Ordua: 18:00-19:00.
Lekua: Kultur Etxea.
Izen-emateak: cultura@huarte.es / 948333582. Plaza mugatuak; izen-emate hurrenkeraren arabera osatuko da taldea. Doako jarduera.
Izena emateko epea: otsailaren 8ra arte.
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

 

Vous aimerez aussi...