3 EGUNEKO ATERALDIA UGAZTEREKIN BIZIKLETAN

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Bakoitzak bere bizikleta bidaia zerotik diseinatzen ikasiko du.

Plazaolako bide berdetik (Eurovelo 1)!

Norentzat: 14-16 urte bitarteko gazteentzat (2006-2008).

25-35 km-ko + – 500 m-ko desnibel positiboa duten ibilbideak.

Datak: 2023ko apirilaren 11tik 13ra.

Gauak: Lekunberriko kanpineko aterpetxean.

Bidaiaren aurretik 3 saio egingo dira bidaia antolatzeko.

  1. saioa: Martxoaren 24a, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Bidaiaren helburuak. Bizikletaren mekanikari, erabilera zuzenari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko ezagutzak.

  1. saioa: Martxoaren 31, ostirala, 18:30ean Ugazten.

Ingurunea ezagutzea, ibilbideak prestatzea eta hauen jarraipena egiteko moduak. Orientazio-lana eta mapak irakurtzea. Ibilbide erraza Uharte inguruan, partehartzaileen maila eta erabiliko diren txirrindulak ikusteko.

  1. saioa: Apirilaren 5a, asteazkena, 18:30ean Ugazten.

Beharrezko materiala prestatzea eta nola egokitu bizikletari. Materiala probatzeko irteera txikia. Aurrekontua: Janaria, ostatua, etab. Elikagaien eta horniduren logistika.

BIDAIA:

  1. eguna: apirilak 11, asteartea.

9:00 Uhartetik irteera, Lekunberrin helmuga. Janaria bidean. Afaria eta ostatua kanpinean.

  1. eguna: apirilaren 12a, asteazkena

9:00 Gosaria. Ibilbidea ingurunean. Bide berdearen ingurua ezagutzea Leitzaraino. Janaria bidean. Jolasak eta gozamenerako arratsaldea Leitzan.

Itzulera, afaria eta ostatua Lekunberriko kanpinean.

3.eguna: Apirilak 13, osteguna.

9:00: Gosaria. Uhartera itzultzeko eguna. Janaria bidean. Uhartera iristea eta agur.

Prezioa:

Erroldatuak: 50 €
Ez erroldatuak: 100 €

Hauek barne: begiraleak (Bizikumeko 2 monitore + Ugazteko 1), 2 gosari, 2 janari bidean, 2 afari eta asegurua.

Ez dira sartzen: bizikleta, lo zakua eta lehenengo egunerako bazkaria (bokata edo, bidean egiteko).

Plaza mugatuak. Betetzen badira, zozketa egingo da. Gutxienez 10 gazte.

+ info eta izen-emateak: Ugazten, martxoaren 1etik 8ra. Baimenarekin.

Ordainketak: martxoaren 9tik 14ra.

Antolatzaileak: Uharteko Udaleko Gazteria Saila eta Bizikume Kluba.

Vous aimerez aussi...