“RAFTING MURILLO DE GALLEGON” ATERALDIA
Rafting Murillo de Gallegon eta Mallos de Riglos-eko eskalada zonaldera bisita.
Apirilaren 14an, ostirala.
Nori zuzendua: 14-30 bitarteko gazteei, 2008tik aurrera.
Irteera: 09:30ean, Zubiarte 26ko bus geltokitik, farmaziaren ondotik.
Itzulera: 20:30ak aldera Vizcay tabernaren ondora.
Prezioa:
Erroldatuak: | 25€ |
Ez erroldatuak: | 45€ |
Plaza mugatuak. Betetzen badira, zozketa egonen da.
Hauek barne: autobusa, rafting, ekipoaren alokairua, monitoreak eta asegurua.
Eraman behar duzue: kirol-oinetako zaharrak bustitzeko, bainujantzia, toalla, eguzkitik babesteko krema, arropa eta oinetako erosoak eta egunean zehar jatekoa eta edatekoa: hamaiketakoa, bazkaria eta askaria.
Izena eman Ugazten, martxoaren 14tik 22ra. Adin gutxikoek baimena ekarrita.
Ordaintzeko epea: martxoaren 23tik 28ra, Ugazten.
Info+: Ugazten.
Antolatzen dute: Uharte, Atarrabia eta Burlatako gazteria arloak.