🎶KONTZERTU ERREZITALDIA KOIUNTURA+arte

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

EDUARDO GALEANOREN OMENEZKO ERREZITALDIA
Ostirala, maiatzak 12. 19:30. Kultur Etxea.
KOIUNTURA+arte (RESU ANSORENA LARRION eta JOSU CASTILLO TISCAR) eta LUIS FERNANDEZ REYES rapsodak aurkeztuko dute ERREZITALDI hau. Bertan, uruguaitar idazlearen testuak eta KOIUNTURAren abestiak uztartzen dituzte. Errezitaldiak E. Galeanori omenaldia izan nahi du: bere liburuak eta testuak inspirazio agorrezina dira, izan dira eta izango dira ikuspegi solidario eta eraldatzailetik sorkuntzan murgilduta gauden guztiontzat.
Errezitaldi honetarako Koiunturak kolaborazio apartak ditu. UNAI OTEGI musikariak eta UXUA ECHEVERRÍA perkusionistak lagunduko diote duetoari bere abestietako batzuetan. Kontzertu-errezitaldian, zuzenekoaren irudiak proiektatuko dira Richard Osésen eskutik.
Hizkuntza: gaztelania.
Iraupena: 70 min.
Prezioa: 3€.
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

 

Vous aimerez aussi...