Uharteko Eguneko abisuak gogorarazten dizkiegu herritarrei

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

OHARRAK

UHARTEKO EGUNA GARBIA IZAN DITZAGUN
El Ferial plazan egiten diren herri bazkarien ondoren, mesedez, garbitu erabilitako espazioa. Horretarako zabor-poltsak jarriko dira, besteak beste; plater, botila edota janari hondarrik lurrean ez gelditzeko. Plaza denona da, utzi aurkitu duzun bezala mesedez
ZEZEN SUZKOA
Zezensuzkoan parte-hartzea borondatezkoa dela eta arriskuak dakar, gerta daitezkeen ezbeharretan txikien arduradunak gurasoak dira. Zezen-suzkoak ateratzen dituen txinpartekin arropa erre daiteke, beraz, hau guztia kontutan hartuta arropa egokia eramatea aholkatzen dugu.
EL FERIAL PLAZAN EZ UTZI KOTXEA
Gogoan izan Uharteko egunean debekatuta dagoela Ferialeko plaza osoan aparkatzea. Halaber, gogoratu behar da Ferialeko plazan zezensuzkoa egingo dela, eta, beraz, ordutegi horietan bertan ez aparkatzea gomendatzen da. Horrez gain, plaza trafikoari itxiko zaiola jakinarazten da.

Vous aimerez aussi...