AISIALDIKO MONITORE IKASTAROAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

 

Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak emana.

 

  • UDAKO INTENTSIBOA OLLOKIN

Teoriko-praktiko ikastaroa. Praktikak bukatu ondoren, praktikei buruzko memoria aurkeztu beharko da.

Nori zuzenduta: Adinez nagusiei zuzenduta (18 urte beteak izan behar dira klase teoriko-praktikoak bukatu baino lehen).

Iraupena: abuztuaren 7tik irailaren 1a arte (urrian saio intensibo batekin, taldean zehaztuko dena).

Ordutegia eta lekua: ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 09:00etatik 14:00etara (baina 2 saio goizez eta arratsaldez izanen dira), Ollokiko zuzkidura-lokalean.

Prezioa: 410 €. Ikastaroa bukatu eta gero, Uharte eta Esteribarren erroldatutakoei 100 euroko diru-laguntza emango zaie eta honetaz aparte, seguraski, ikastaroak NGI-aren diru-laguntza ere jasoko du (galdetu izen-ematea egitean).

Izena eman: ekainaren 23a arte.

Aurrez aurre, Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Juan plaza, 1,  3. solairuan (Uharte).

Telefonoz: 948 332 223 / 674 90 183

Matrikula egiteko epea: ekainaren 26tik 30a arte.

Antolatzen du: Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateak.

 

  • AISIALDIKO MONITORE IKASTAROA LARUNBATETAN, URRITIK AURRERA, UHARTE, ATARRABIA ETA BURLATAKO GAZTEEN LOKALETAN. IRAILEKO AGENDARI ADI!! Dirulaguntza bera izango du.

Vous aimerez aussi...