HIRI KANPALDIAK – GABONETAKO HIRI KANPALDIAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

niños jugando

HIRI KANPALDIAK

Iaz bezala, 2013-2014 ikasturtean zehar hiri kanpaldiak (euskaraz zein gaztelaniaz) eskaini behar dira eskola egutegiko oporraldietan, betiere gutxieneko izen-emateak burutzen badira:

  • Gabonak: Abenduaren 23, 24, 26, 30 eta 31n eta urtarrilaren 2 eta 3an.
  • Inauteriak: Martxoaren 3tik 5era.
  • Aste Santua: Apirilaren 22tik 25era.
  • Uda: Uztailaren 15etik abuztuaren 29ra.

Etor zaitezkete Haur Hezkuntzako 1. maila edo Lehen Hezkuntzako 6. maila bitartean matrikulaturik bazaudete, 9:00etatik 14:00etara. Ordutegi hau zabaldu daiteke 8:00etatik 9:00etara, baldin eta gutxienez 8 eskaera jasotzen badira.
Lehentasuna izanen dute bi gurasoek lan egiten duten familiek. Plazak libre geratuz gero, izen-ematea gauzatu ahalko dute aurre-inskripzioa egin zuten kanpoko haurrek (erroldatu gabeek).

GABONETAKO HIRI KANPALDIAK

Aurre-inskripzioak: Urriaren 21etik 25era, 012 o 948 21 70 12 telefonoetara deituz. Urriaren 28tik 31ra konformatuko dira plazak 012aren bitartez eta azaroaren 4tik 8ra, Udaletxeko erregistro orokorrean, matrikulak gauzatu beharko dira.
PREZIO PUBLIKOA

  • 5.000 euro arteko PCE – 41,30 €/urtea.
  • 5.001-8.000 euro arteko PCE – 51,80 €/urtea.
  • 8.001-10.000 euro arteko PCE – 65,10 €/urtea.
  • 10.001-15.000 euro arteko PCE – 71,40 €/urtea.
  • 15.001-20.000 euro arteko PCE – 78,40 €/urtea.
  • 20.000 eurotik gorako PCE – 86,10 €/urtea.
  • Erroldatu gabeak – 121,10 €/urtea
  • Haurtzaindegi zerbitzua (8:00-9:00) 18,50 € erroldatuak eta 22,50 € erroldatu gabeak.

 

Vous aimerez aussi...