Izena eman oraintxe bertan!!! Apirilaren 2a arte epea dago!!!

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

peque lagunMIGA

Gure Web orriaren urtemuga da eta ospatzeko jolas bat proposatzen dizuegu: “#lagunMIGA” zaitez orientazio jardunaldia Uharteko hainbat puntu esanguratsuetatik.
Martxoaren 14etik aurrera erne ibili, gure WEB orrian pistak agertuko dira eta; soilik lekuak identifikatu behar dituzue, estrategia bat diseinatu eta saiatu zure taldea probaren irabazle ateratzea!!! Puntu guztiak ez dute berdin balio!!! Eta apirilaren 6an oso ongi pasatuko dugu… Ez ahaztu, ERAMAN TALDE BEZALA BEREIZTEN zaizuen zerbait. Amaieran, Ferial plazan elkartuko gara Ogi-mami jate handi bat egiteko.
Jarraitu iezaguzue Facebooken gure orrialdean atsegin dut emanez, edo Twitterren #Uharte Ezagutu-n, #aMIGAte edo #lagunMIGA  etiketak jarraituz.

Nortzuk parte hartu dezakete?  2-5 kideetako taldeak. EZ DAGO ADIN MUGARIK!!!

Izen-emateak apirilaren 2ra arte (barne): Kultur Etxean, Ugazten edo

Dirección:contacto@conoce-uharte-ezagutu.info

posta elektronikoaren bidez.
Zure koadrilakoekin, familiarekin edota auzokideekin izena eman ezazu!
Lagun-MIGA jardunaldirako ordutegiak:
10:00etan San Juan plazan, mapa eta jolasaren informazioa jaso.
10:30ean taldeen irteera.
12:30ean jolasaren amaierarako gehienezko ordua.
13:00etan parte hartzaileentzako ogi-mami jatea.
Izen ematearen prezioa: 1€ pertsona bakoitzeko, jolasaren egunean ordaintzeko, 10:00etan San Juan plazan.
Etorri eta UHARTE EZAGUTU gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.

Vous aimerez aussi...