#lagunMIGA Goizeko 10etan plazan!!

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Captura Mapa2

#aMIGAte
Bihar 200 #lagunMIGA a baino
gehiago elkartuko gara primeran pasatzeko
Uharte barna orientering egiten. Aurkitu behar
ditugun 17 puntuen pista guztiak baditugu jada.
Denbora gure alde egongo da, beste arrazoi bat
Uharte ezagutu eta Ferial plazan “MIGAK” jateko.

Oroitu: San Juan plazan geratuko gara 10:00etan, puntual mesedez, arropa eta  zapata erosoekin.

10:30ean taldeen irteera.
12:30ean jolasaren amaierarako gehienezko ordua.
13:00etan parte hartzaileentzako ogi-mami jatea.

Talde bezala bereizten zaituzten zerbait eraman behar duzuela gogoratu!!!
Euroa jardunaldiaren egun berean ordainduko da. Izena eman duzuen guztioi mapa bat emanen dizuegu eta ticket bana migetarako.
12 urte baino gutxiagoko haurrak familien erantzukizuna dira.

Facebooken bidez jarraitu GUSTATZEN ZAIT sakatuz eta Twitterren @UharteEzagutu

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!

 

Vous aimerez aussi...