UDALEKUAK EUSKARAZ (D eredua)

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

azala LH       KONTURATU ORDUKO UDA GAINEAN DUGU!!!azala DBH

Hementxe duzue euskara zerbitzuak egin duen udalekuen bilduma, Uharteko txikiak zein gaztetxoak udan ere aukera izan dezazuen

EUSKARAZ GOZATZEKO !!!

Udalekuak LH                                                                                                                  Udalekuak DBH

Gainera, udaleku horietarako diru-laguntza deialdia onartu du Udalak:

  • Bekaren ehunekoa errenta tarteen arabera banatuko da, gehienez ere 125 €.
  • Eskabideak irailean aurkeztu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean.
  • Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
  1. Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2013ko errenta aitorpena).
  3. Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
  4. Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak -euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  5. Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  6. Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

Bekek inguruko argibide gehiago: Udalekuen beka deialdia-UHARTE 2014

Euskara Zerbitzua   948 331 053   /   euskarazerbitzua@huarte.es

Vous aimerez aussi...