UDALEKUAK EUSKARAZ (D eredua)

Hementxe duzue euskara zerbitzuak egin duen udalekuen bilduma, Uharteko txikiak zein gaztetxoak udan ere aukera izan dezazuen
EUSKARAZ GOZATZEKO !!!
Gainera, udaleku horietarako diru-laguntza deialdia onartu du Udalak:
- Bekaren ehunekoa errenta tarteen arabera banatuko da, gehienez ere 125 €.
- Eskabideak irailean aurkeztu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean.
- Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2013ko errenta aitorpena).
- Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
- Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak -euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
- Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
- Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).
Bekek inguruko argibide gehiago: Udalekuen beka deialdia-UHARTE 2014
Euskara Zerbitzua 948 331 053 / euskarazerbitzua@huarte.es




