KALEAK DIO Egitasmo artistikoa eta gaztea. GAZTERIA AKZIOAN Programa Europarra. 1.3 akzioa, parte-hartzaileko demokrazia egitasmoa.

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

La calle hablaEgitasmo honen bitartez, Uharteko gazteek zein alemaniako beste hainbat gazteren laguntzarekin, beren ahotsa kalera eramango dute; horrela, tamaina handiko horma batean adieraziko digute haientzat zein alderdi diren garrantzitsuak Uharteko iraganean, orainaldian eta etokizunean. Zeintzuk   diren tipulazorro gisa definitzen gaituzten alderdiek, zergatik gustukoa dute Uhartearrak izatea edota zer desiratzen dute Uhartearren etorkizunean. Ekainaren 23tik 30era arte, Ugarrandiako kiroldegiaren parean, Uharteko Ekhi eta Cantamañanas nahiz alemaniako Cáritas Rheimberg eta Berkagraff gazte kolektiboak elkarlanean arituko dira horma handi eta kolorena sortzen; Corte, Al eta Pin hiri-artisten laguntza izango dute.

Eta ADI!!! Ekainaren 26an, 19:00etatik aurrera, HORMAREN INAUGURAZIO FESTA!!! Musika, kale animazioa eta txistorra jatea izanen ditugu Ugarrandiako aparkalekuan.

Antolatzaileak: Uharteko Udala: gazteria zein kulturako arloak. Laguntzaileak: Ekhi gazte elkartea eta Cantamañanas kolektiboa. Caritas Rheimberg eta Berkagraff. Diruz laguntzen dute: GAZTERIA AKZIOAN Programa Europarrak, 1.3 akzioa, parte-hartzaileko demokrazia egitasmoa eta Uharteko Udala.

Vous aimerez aussi...