EUSKARA IKASTEKO BEKAK

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

euskaraNI NAIZ

HI HAIZ

HURA DA

GU GARA…

EUSKARA IKASTEN ARI ZARA? Uharteko udalak euskara ikasteko diru-laguntza deialdia atera du.

2013-2014 ikasturtean zehar edo uda honetan ikastaro estentsibo, trinko edo barnetegiren bat egin baduzu, pasa zaitez udaletxetik eskabidea betetzera eta ondorengo agiriak aurkeztu:

  1. Eskatzailearen NAren fotokopia.
  2. Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen.
  3. Elbarritasun ziurtagiria, izanez gero.
  4. Ikastaroa antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak azaldu behar diren -iraupen datak, maila, ordu kopurua eta ikastaroaren kostua-, bai eta eskatzaileak hartutako eskola orduen  ehunekoa.
  5. Matrikularen ordainagiria (banketxeak egindakoa) non matrikularen %100 ordainduta agertuko den.
  6. Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia.

Argibide gehiagorako hementxe duzu beka deialdia 2014

Zalantzaren bat izanez gero, deitu Euskara Zerbitzura: 948 331 053

Vous aimerez aussi...