#UharteEzagutu 5 eta 6. PUNTUAK
#UharteEzagutu 5. PUNTUA
1. pista 3tik
Udazkenean esne gorriak (lactarius deliciosus) hartzeko leku oso aproposak aurkituko dituzu nire lurretan.
2. pista 3tik
Xenda bat zabaltzen da larizio pinuen artean Oihana mendiko iparraldetik.
3. pista 3tik
2013ko abenduaren 1ean xenda hau markatu eta garbitu zen Kultur Etxeak antolatutako auzolanean, gure mendiko xendak garbi mantendu behar direla ikasteko.
#UharteEzagutu 6. PUNTUA
1. pista 3tik
Batzuk XII. mendekoa naizela diote eta beti liskarren artean egon naiz hiru herrietako bidegurutze batean egoteagatik.
2. pista 3tik
Hemen elkartzen dira Santiago Bideko bi adar, Baztangoa eta Frantziakoa. Gaur egun ere jende asko pasatzen da hemendik, batzuk erromesaldian eta beste batzuk ibai-parketik bueltatxo bat emanez.
3. pista 3tik
Nahiz eta nire izenean beste herri bat agertu, jakin ezazue Uharteko jurisdikziokoa nintzela Uharteko Mesoitik hasi eta Abaderrotaraino, eta barne nire zubi politaren lehenengo begia.