#UharteEzagutu 5 eta 6. PUNTUAK

Franja azul#UharteEzagutu 5. PUNTUA

1. pista 3tik

Udazkenean esne gorriak (lactarius deliciosus) hartzeko leku oso aproposak aurkituko dituzu nire lurretan.

2. pista 3tik

Xenda bat zabaltzen da larizio pinuen artean Oihana mendiko iparraldetik.

3. pista 3tik

2013ko abenduaren 1ean xenda hau markatu eta garbitu zen Kultur Etxeak antolatutako auzolanean, gure mendiko xendak garbi mantendu behar direla ikasteko.

Franja azul#UharteEzagutu 6. PUNTUA

1. pista 3tik

Batzuk XII. mendekoa naizela diote eta beti liskarren artean egon naiz hiru herrietako bidegurutze batean egoteagatik.

2. pista 3tik

Hemen elkartzen dira Santiago Bideko bi adar, Baztangoa eta Frantziakoa. Gaur egun ere jende asko pasatzen da hemendik, batzuk erromesaldian eta beste batzuk ibai-parketik bueltatxo bat emanez.

3. pista 3tik

Mapa Trinidad de Arre. Pista 3Nahiz eta nire izenean beste herri bat agertu, jakin ezazue Uharteko jurisdikziokoa nintzela Uharteko Mesoitik hasi eta Abaderrotaraino, eta barne nire zubi politaren lehenengo begia.

Franja azul

You may also like...