#UHARTE EZAGUTU 2. JARDUNALDIAREN ARRAKASTA ITZELA

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

01 breafing Paski

Apirilaren 26ko jardunaldia aurreikuspen guztiak gainditu zituen eta ia-ia 350 pertsona parte hartu zuten (iaz baino %50 gehiago!). Goiz dibertigarri bat pasa zuten denek aparteko jai giroan, eta lehiaketak eman zion emozio eta abenturarako gogoak.

Euriak ez zituen jendearen gogoak apaldu eta, gainera, iazko itobeharrak saihesten lagundu zuen. Bota zuen txirimiriak ibilbideko tarte batzuk “dibertigarriagoak” bihurtu zituen eta batzuk ingurunearekin kamuflatuz joan ziren. Espero dugu ipurdikoak serioak ez izatea.

Dena den, zailtasun hori ez zen batere nabaritu emaitzak aztertuta, denborak iazkoaren antzekoak izan baitziren (Bikote Kakahuete ibilbide osoa egin zuen ordu 1 eta 19 minututan!). Esaerak dioen bezala: Gogozko tokian aldaparik ez!

Batzuk lasaiago hartu zuten, baina ez duintasun gutxiagorekin, eta ibilbidea osatu zuten denboraz kanpo bada ere, baina puntu guztiak aurkitu izanaren harrotasunarekin.

ARGAZKI RALLYA

P1160434Aurtengo berrikuntza izan da eta aldeak markatu ditu sailkapenean. Rallya jartzerakoan zerbait dibertigarria erantsi nahi genion eta bide batez gure ingurune hurbila hobeto ezagutzeko parada izan. Gure asmoa ez da kirol prob abat egitea, dena ez da presaka ibiltzea, ibiltzea baizik. Zuek Uharte Ezagutzea nahi dugu, gure ingurunea, gure historia, gure jendea…

… eta, nola ez! Gure web orria sustatu, denon artean elkarbanatzeko izpiritua lortzeko tresna egoki bezala. Web orriaren INFORMA ZAITEZ! atalean Uharten dauden baliabide guztiak eguneratuta jasota daude; eta ZEUK BIZI! atalean, berriz, herri honek kulturaren, kirolaren eta bestelako arloen inguruan sortzen duen guztia erakusten du, eta benetan ez da makala.

ARGAZKIAK

Bigarren jardunaldi hau detailetxoz beteta egon da. Horietako batzuk jasotzen saiatu gara jarduera honetan musutruk lagundu gaituzten pertsonek ateratako argazkiekin. Mila esker, bene-benetan.

17117434179_8db30bb161_o

Argazkiak “hemen” topatuko dituzue. 500 argazki baino gehiago daude… Goza ezazue!

Nahi dituzun argazkiak deskargatzeko arazoak baldin badituzu, urratsez urrats azaltzen dizugu nola egin: klikatu hemen.

SAILKAPENA

Ah, bai! Garrantzi gutxien duen detailetxoa pasatzen dizuegu emaitzak kuxkuxeatu nahi baldin badituzue. Lagun-taldeen kategorian irabazleak “Los canutos” izan ziren, puntuaziorik altuena lortu zuten eta ibilbidea ordu 1 eta 28 minututan bete.04b Correcciones

Familietan, “Guanacos” ere puntu guztiak lortu zituzten ordu 1 eta 42 minututan. Zorionak Txapeldunak!

Oharra: parte-hartzaile asko izan zarete eta gauza asko puntuatzeko (ibilbidea, rallya, denborak…). Giza akats batengatik punturen bat edo beste pasa baldin bazaigu, barkatu. Ulertuko duzuelakoan gaude.

Ekipo guztien puntuak esteka hauetan ikus ditzakezu:

Familiarra”           “Lagun-taldeak

MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK!!

Herrian antolatuta dauden hurrengo ekintzetan gaude. Ez badituzue galdu nahi, hementxe dituzue:
http://conoce-uharte-ezagutu.info/

Jarrai gaitzazu Facebooken ATSEGIN DUT sakatuz, Twitter-en @UharteEzagutu
eta orain https://instagram.com/conoce_uharte_ezagutu.

05 Gracias por participar

Vous aimerez aussi...