Informa zaitez: Baliabide komunitarioen sarbiderako gida

Mural Bienvenida Huarte

AURKEZPENA ETA ONGIETORRIA

Baliabide komunitarioetan sartzeko gida hau jaio da Uhartera iritsi zareten gizon-emakume guztiei ongietorria emateko. Gidak laguntza eman nahi dizu; hartara, herrian zer zerbitzu
eta zer jarduera eskaintzen diren jakinaraziko dizu. Gidak, izan ere, argibidea emanen dizu eta,
horren bidez, gure herrian, gure jendeen artean eta gure kulturan errazago barneratzeko aukera izanen duzu, betiere zure kultura errespetatuta.