“3DANCE” II. LEHIAKETA KOREOGRAFIKOA

Désolé, cet article est seulement disponible en Basque et Espagnol Européen.

Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena da. 3dance II. Lehiaketa Koreografikorako deialdiak, bi sari izango ditu, 1.000€tako saria, epaimahaiak emango duena eta 500€tako saria, publikoak emango duena. Lehiaketa 3 egunetan zehar izango da: Sarriguren(ekainak 26). Uharte (ekainak 27). Atarrabia (ekainak
28).
EKAINAK 27, ASTEAZKENA, San Juan Plazan.
19:00etatik aurrera
Koreografia lehiaketaren FINAL AURREKOA
MEETING POINT ikuskizun profesionala (Ertza Konpainia)
*LEIOAKO 2017 UMORE AZOKAN EUSKADIKO KALE IKUSKIZUN ONENARI SARIA
MEETING POINT-en, jendeak topo egiten duen toki horietaz mintzatzen gara, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren “putzuetaz” eta itxaron behar den denboraz. Herrialde berdinetik, baina elkarren
artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute
eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak
aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak,
besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, persona berriak bilakatzen garen. Nola dantzarekiko
pasioak agintzen duen leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza
garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten
diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.
Antolatzaileak: Atarrabia, Eguesibar eta Uharteko Udalak.

Vous aimerez aussi...