“EQUALITIK-TOK” LEHIAKETA.

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Helburua: Gazteriari eta haien sormen gaitasunari ikusgarritasuna eman, perspektiba positibo batetik sentsibilizatzeko eta Uharten genero berdintasunari bultzada emateko.

Gaia: Genero berdintasunarekin eta maskulinitate eredu berriekin zerikusia duen oro.

12 eta 30 urte bitarteko gazteek hartu dezakezue parte, Ugaztera etortzeko ohitura duzuenok, Uharten bizi, lan egin, ikasi edo jaiotakoak.

Horretarako 2 kategoria ezarri dira:

  1. “Berdintasuna” kategoria
  2. “Maskulinitate Berriak” kategoria

Tik-tok-ak bakarka edo taldean aurkeztu ditzakezue.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina tik-tok aurkeztu ditzake.

Iraupen maximoa: 3 minutu.

Zuen tik-tok-ak egiteko ideia eta sorkuntza tailerra: apirilaren 21ean, osteguna, 18:00etatik 20:00etara. Doan. Unai Zabaletarekin.

Sariak:

  1. “Berdintasuna” kategoria: 200 euroko txartela Uharteko dendetan erabiltzeko (Itaroa barne).
  2. “Maskulinitate Berriak” kategoria: 200 euroko txartela Uharteko dendetan erabiltzeko (Itaroa barne).

Oharra: Obra sariduna talde batek egin badu, saria taldekide guztien artean banatuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sari bat lortu dezake (pertsona batek ezingo ditu lehiaketaren bi sariak eraman). Epaileek saria bertan behera uzteko aukera izango du, egokitzat jotzen badu.

Inskripzio datak: 2022ko apirilaren 18tik 24ra, kartelean eta agendan agertzen den QR-aren bitartez.

Inskripzioa doakoa eta online izango da, formularioaren bidez. Behar izatekotan, Ugazten lagunduko zaituztegu.

Zuen obrak aurkezteko epe muga 2022ko maiatzaren 8a izango da.

Epaimahaia: Herriko gizarte-eragileek eta ikus-entzunezko sektoreko pertsona batek osatuko dute obra saridunak hautatuko dituen epaimahaia.

Erabakia: Sarituak izan diren obrak epaimahaiaren bileraren ondoren ezagutaraziko dira, maiatzaren 20an.

Mezu xenofobo, matxista, LGTBIQ+fobo, arrazista, bortitz edo gorrotoa bultatzen duten lanik ez da onartuko. Antolakuntzak aurreko punturen bat betetzen ez dituen obra oro deuseztatzeko eskubidea gordetzen du.

Inskripzioa egiteak oinarriak onartzea dakar.

Oinarri osoak eta info +: Ugazten eta Web orri hauetan: http://www.huarte.es/portal/?idioma=eu eta https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/

Antolatzen dute: Uharteko Udalaren Gazteria eta Berdintasuna arloak.

Vous aimerez aussi...