Uharteko festetako kartel lehiaketako irabazleak
Dorian Martínez Azconaren “BIHOTZ-MARRAK” lanak iragarriko ditu aurtengo Uharteko Senidetasunaren Bestak.
Burututako herri bozketan 241 bozka jaso dira guztira; “BIHOTZ-MARRAK” 165 bozka jaso ditu, “SORPRESA” 56 bozka eta azkenik “¡POR FIN!” 20 bozka.
Guztira 6 kartel jaso dira lehiaketaren edizio honetan. Artistek, kultur koordinakundeko kideek eta udal ordezkariek osatutako epaimahaiak herri bozketara eraman diren hiru kartelak aukeratu zituen. Aurtengoan nabarmen egin du gora herri bozketan jasotako bozka kopuruak, 2019an 31 boto baino ez baitziren jaso.
SARIAK:



Mila esker parte hartu duzuen guztioi!