Uharteko festetako kartel lehiaketako irabazleak

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

 

Dorian Martínez Azconaren “BIHOTZ-MARRAK” lanak iragarriko ditu aurtengo Uharteko Senidetasunaren Bestak.
Burututako herri bozketan 241 bozka jaso dira guztira; “BIHOTZ-MARRAK” 165 bozka jaso ditu, “SORPRESA” 56 bozka eta azkenik “¡POR FIN!” 20 bozka.
Guztira 6 kartel jaso dira lehiaketaren edizio honetan. Artistek, kultur koordinakundeko kideek eta udal ordezkariek osatutako epaimahaiak herri bozketara eraman diren hiru kartelak aukeratu zituen. Aurtengoan nabarmen egin du gora herri bozketan jasotako bozka kopuruak, 2019an 31 boto baino ez baitziren jaso.
SARIAK:
Dorian Martínez Azcona (Uharte) “BIHOTZ-MARRAK”: 600€ko saria, KARTEL IRABAZLEA.
Iratxe Gómez Arroqui (Uharte) “SORPRESA”: 200€ko akzesita.
Jose Ignacio Insausti Elizalde (Uharte) “¡POR FIN!”: 100€ko akzesita.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

You may also like...