UHARTE JAIA DA!

Désolé, cet article est seulement disponible en Euskara et Castellano.

Bestak elkarrekin goza ditzagun.

Eraso sexistarik gabeko besten alde. Stop erasotzaileak.

Karrika, gaua, Eguna, herriko festak jende guztiaren gozamenerako dira. Ez izan konplizea, ekin eta esaiezu ezetz erasotzaileei. Alkoholaren edo drogen kontsumoak ez du erasorik justifikatzen. Lapazorria edo adurti nazkagarria izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik.

Indarkeria sexistak boterearen erabilera bat dira, eta eraso sexistetatik hasita (hitzezko jazarpena, iraintzea, etab.) sexu-eraso larrienetaraino hel daitezke. Adierazpen horiek guztiek emakumeen aurkako indarkeria normalizatzen eta betikotzen dute; izan ere, indarkeria hori desberdintasunetik eta diskriminaziotik abiatzen da, baita gure gizartean oraindik indarrean dauden sexuei lotutako rol eta estereotipoetatik ere. Ligatzeko insistentzia edo hitzezko jazarpena bezalako ekintzak praktika, sinesmen edo estereotipo matxistekin lotzen dira, eta ohikoenak dira aisialdiko testuinguruetan, orain arte normalizatuak eta ikusezinak izan baitira.

Azken urteotan, Udalak, elkarte feministek, gizarte-mugimenduek, hezkuntza-sistemak… gizarte-eraldaketa sustatzeko ekintzak bultzatu dituzte, genero-desberdintasunak gainditzeko. Baina oraindik bide luzea dago egiteko benetako berdintasuna lortzeko. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da arreta egokia eta erantzun koordinatua ematea indarkeria sexistaren aurrean.

 

Errotutako balore matxistak behin betiko alde batera utziko dituen harreman-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa eraikitzen jarraitu nahi dugu. Bitartean, emakumeak artatzen eta indarkeria sexistak salatzen jarraituko dugu.

Uharteko Udalak, Mugimendu Feministak eta Uharteko herritarrek jarrera aktiboa dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko. Ildo horretako ekintzetako bat izan zen Uharten emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko I. Tokiko Protokoloa egitea, zerbitzu eta baliabide guztien arreta eta esku-hartzea koordinatzeko eta hobetzeko.

 

Mugimendu Feministak ere eraso sexisten aurkako ekintzak eta ekimenak antolatu ditu. Jai Batzordeak aurten ere martxan jarriko du herriko boluntarioek osatutako Talde Morea. Edozein eraso sexista edo sexualen aurrean, herritarrak txaleko morea daramaten pertsonengana hurbildu ahal izango dira eta beharrezko arreta jaso ahal izango dute. Erasoren bat pairatzen baduzu edo eraso hori jasan duen norbait ezagutzen baduzu, pertsona horiengana joan, laguntza eskainiko dizute eta norengana jo ahal duzun azalduko dizute (laguntza psikologikoa, legala, sanitarioa, soziala…). Behar duzun guztian lagunduko dizute.

 

 

 

 

 

 

 

Vous aimerez aussi...