GABONETAKO PROGRAMAZIOA 2025
¡PIZTU GABONAK!Abenduaren 13an, 18:30ean, zatoz kakorratzez egindako zuhaitz ikusgarriaren piztea ikustera. Aurten, Uharteko hainbat lagunek parte hartu dute zuhaitz hau egiten, eta hainbat kultur talderen parte-hartzearekin, aldez aurretik ekertu nahi ditugunak, inauguratuko da. |
GOAZEN OLENTZERO ETA MARIDOMINGIRI ESKUTITZA UZTERA!Abenduaren 14ean, igandea, goizeko 11:00etan Oihana mendira igoko gara Olentzero eta Maridomingirentzako gutunak zakuan uztera. Menditik bueltan hamarretakoa eskainiko da San Juan plazan. Anima zaitezte! |
KONPARTSA EGUBERRIETANIgandea, abenduak 14. 18:00 – 20:00 El Ferial Larunbata, abenduak 20. 12:00 El Ferial . NAHIEN POSTONTZIA Antolatzailea: Uharteko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa |
ANDRA MARI ZURIA ABESBATZAREN GABONETAKO KONTZERTUAAstelehena, abenduak 22. 20:30. San Juan Ebanjelariaren eliza. |
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI UHARTE 2025Asteazkena, abenduak 24. Antolatzailea: Berdintasuna Kultur Elkartea |
UHARTEKO ZAINDARIAREN EGUNAOstirala, abenduak 27. 07:00 AURORA. Irteera San Juan plazatik. 09:00 GOIZ-SOINUAK Uharteko gaiteroekin. Irteera San Juan plazatik eta ibilbidea San Esteban, Oihana Kalea, Alicia Aristegui plaza, Andre Mari Zuria kalea, Perez Goyena, El Ferialetik eta bukaera San Juan plazan. 12:00 KANTUZ. Irteera San Juan Plazatik. 16:00-19:45 PUZGARRIAK. Toki Alai frontoia. 18:00 MUSIKA ROBERTO ETA JESSYREKIN. Jubilatuen taberna. |
BERORIEN MAIESTATEAK EKIALDEKO ERREGE MAGOEN KABALKADAAstelehena, urtarrilak 5. 18:30. Irteera San Juan plazatik. Kabalkada antolatzen lagundu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan elkartearekin urtarrilaren 5ean edo egun batzuk lehenago. Kabalkadan mozorrotu nahi baduzu, argi-zuzi eramailez, artzainez edo aingeruz, zatoz abenduaren 27an 12:00etatik 14:00etara Plazaldeko 12. gelara edo jarri harremanetan elkartearekin. Parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea. Kabalkada egunean Maiestateekin pertsonalki egon nahi duen pertsona desgaituren bat ezagutzen baduzu, bidali mezu elektroniko bat. Kontaktua: mundukoargia@gmail.com. Antolatzailea: Munduko Argia. |












