GABONETAKO PROGRAMAZIOA 2025

¡PIZTU GABONAK!

Abenduaren 13an, 18:30ean, zatoz kakorratzez egindako zuhaitz ikusgarriaren piztea ikustera. Aurten, Uharteko hainbat lagunek parte hartu dute zuhaitz hau egiten, eta hainbat kultur talderen parte-hartzearekin, aldez aurretik ekertu nahi ditugunak, inauguratuko da.
Ez galdu!

GOAZEN OLENTZERO ETA MARIDOMINGIRI ESKUTITZA UZTERA!

Abenduaren 14ean, igandea, goizeko 11:00etan Oihana mendira igoko gara Olentzero eta Maridomingirentzako gutunak zakuan uztera. Menditik bueltan hamarretakoa eskainiko da San Juan plazan. Anima zaitezte!
Oharra: Boluntario nahikorik lortzen ez bada, hamaiketakoa bertan behera geratuko da.
Antolatzailea: Zumedia Guraso Elkartea.

KONPARTSA EGUBERRIETAN

Igandea, abenduak 14. 18:00 – 20:00 El Ferial
UHARTEKO ERRALDOIEN PAPEREZKO FIGURA BILDUMAGARRIEN SALMENTA!
Lortu bilduma osoa!
KONPARTSAREN LOKAL MAGIKOA IREKITZEA.
Familiek eta haurrek oroimenerako argazkiak egin ahal izango dituzte.

Larunbata, abenduak 20. 12:00 El Ferial .
ERTAIN ERRALDOI KONPARTSA.
Kemakulok eta Minervak agur esango dute datorren urtera arte! *bildumagileen salmenta.
18:00 – 20:00 El ferial .
KONPARTSAREN LOKAL MAGIKOA IREKITZEA.
* bildumagileen salmenta.

NAHIEN POSTONTZIA
Aprobetxa Leku Magikoaren irekiera: Nahien Postontzia prest daukazu jada! Esaten dute barruan gordetzen duen magiak jasotzen dituen nahiak egia bihur ditzakeela… ausartu zeurea idaztera!

Antolatzailea: Uharteko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

ANDRA MARI ZURIA ABESBATZAREN GABONETAKO KONTZERTUA

Astelehena, abenduak 22. 20:30. San Juan Ebanjelariaren eliza.
Askotariko errepertorioa, batez ere XX. mendekoa. Gabon kantak eta Gabonetako errepertoriotik hurbil dauden beste obra batzuk.
Antolatzaileak: Uharteko Abesbatza eta Kultura Zerbitzua.

OLENTZERO ETA MARIDOMINGI UHARTE 2025

Asteazkena, abenduak 24.
11:30: Gynkana 7 urtetik aurrera eta txikientzat plaza apaintzeko eskulanak. Eguraldiaren arabera, San Juan plazan edo Plazaldean izango da.
18:00: Olentzero eta Maridomingiren jeitsiera, ongi etorria, kalejira San Esteban plazan.
Talde kulturalen ikuskizuna Berdintasunaren plazan.

Antolatzailea: Berdintasuna Kultur Elkartea

UHARTEKO ZAINDARIAREN EGUNA

Ostirala, abenduak 27.

07:00 AURORA. Irteera San Juan plazatik.

09:00 GOIZ-SOINUAK Uharteko gaiteroekin. Irteera San Juan plazatik eta ibilbidea San Esteban, Oihana Kalea, Alicia Aristegui plaza, Andre Mari Zuria kalea, Perez Goyena, El Ferialetik eta bukaera San Juan plazan.

12:00 KANTUZ. Irteera San Juan Plazatik.

16:00-19:45 PUZGARRIAK. Toki Alai frontoia.

18:00 MUSIKA ROBERTO ETA JESSYREKIN. Jubilatuen taberna.

BERORIEN MAIESTATEAK EKIALDEKO ERREGE MAGOEN KABALKADA

Astelehena, urtarrilak 5. 18:30. Irteera San Juan plazatik.

Kabalkada antolatzen lagundu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan elkartearekin urtarrilaren 5ean edo egun batzuk lehenago. Kabalkadan mozorrotu nahi baduzu, argi-zuzi eramailez, artzainez edo aingeruz, zatoz abenduaren 27an 12:00etatik 14:00etara Plazaldeko 12. gelara edo jarri harremanetan elkartearekin. Parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea. Kabalkada egunean Maiestateekin pertsonalki egon nahi duen pertsona desgaituren bat ezagutzen baduzu, bidali mezu elektroniko bat. Kontaktua: mundukoargia@gmail.com.

Antolatzailea: Munduko Argia.

You may also like...