🥳👺🎭 UHARTEKO IHAUTERIETAKO EGITARAUA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

PUSKA-BILTZEN: inauterietako larunbatean Inzoa eta Berdintasuna elkarteak prestatu eta banatuko dituzten txistor-tortilla ogitartekoak egiteko, bizilagunek emandako arrautzak eta txistorrak biltzeko kutxak jarriko dira. Horretarako otsailaren 6tik aurrera, Iriguibel harategietan, Carrefourren eta Eroskin kutxak jarriko dira.  Egin zure ekarpena!

EGITARAUA

OSTIRALA, OTSAILAK 10

16:30 KALEJIRA eta TXOKOLATADA Tipulonekin, Berdintasuna Plazatik San Juan Plazara. 

17:30 COMBATUPÁ BATUKADA, San Juan Plaza, Ferial Plaza eta Plazaldeako patioan zehar.

19:00 TXATXOPINTXOPOTEA Uharteko tabernetatik, Uharte Kantuzekin eta Oiezki, Navarro, Marley, Itaroa, Jubilatuen taberna eta Inzoa Elkartearen laguntzarekin. Irteera San Juan Plazatik.

LARUNBATA, OTSAILAK 11

14:30 BABARRUN JATEA Berdintasuna Elkartean. Txartelak salgai Garroren kioskoan eta Oiezki tabernan otsailaren 9a baino lehen. Txartelen prezioak: 15€ helduek eta 5€ txikiek.

19:30 INAUTERIKO KALEJIRA San Esteban auzotik aterata. Tipulon herriko kaleetatik barrena ibiliko da txatxoek, minerbek eta joaldunek lagunduta, Kemakuloek Tipulon zirikatzen duten bitartean. Kalejira Erraldoien Konpartsa, Zanpazarrak, Ortzondo eta Delirium Txarangaz lagundua izango da. ANIMATU ETA ZATOZ MOZORROTUA!

Inauteri dantzak amaitu ostean, SORGINEK akelarrea egin eta dantza batekin amaituko dute. 

21:30 BOKATA BANAKETA, puska biltzean jasotako arrautza eta txistorrekin, Inzoa eta Berdintasuna elkarteetan.  

23:00 MUSIKA ANIMAZIOA Berdintasunan Delirium txarangarekin.  

01:00 GAUPASA DJ SISTOrekin, Jubilatuen tabernan.

Antolatzailea: Berdintasuna Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Uharteko talde eta elkarteak, komertzioak eta Uharteko Udala.

 

 

You may also like...