🗳2022ko Senidetasunaren Bestetako kartela aukeratzeko herri bozketa hasi da dagoeneko!
Herri bozketa epea: abuztuaren 1etik 12ra.
Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonak (2006ko abenduaren 31 baino lehen jaiotakoak)
Prozedura
- Kartel finalisten aukeraketa (3 gehienez): kultura batzordeko kide, kultura koordinakundeko ordezkari eta pertsona adituez osatutako taldeak aurkeztutako kartel guztietatik 3 aukeratuko dituzte.
- Kartel finalista originalen erakusketa: abuztuaren 1etik 12ra Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 8:30tatik 14:00tara eta www.huarte.es web orrian.
- Herri bozketa:
- Datak: abuztuaren 1eko 00:00tatik abuztuaren 12ko 23:59 arte.
- Zer bozkatzen da? 3 kartel finalistetako bat.
- Nork eman dezake bozka? Uharten errolatutako 16 urtetik gorako pertsonek (2006ko abenduaren 31 baino lehen jaiotakoak).
- Nola eta non bozkatu daiteke? Bozka ww.huarte.es webgunearen bidez edo kultura zerbitzura bertaraztuz eman ahal izango da (aslehenetik ostiralera 8:30-14:00 ordutegian; Kultur Etxeko bigarren solairuan, 948 33 35 82).
- Ze datu dira beharrezkoak?
- Izen-abizenak.
- NAN/Bizileku-txartelaren zenbakia.
- E-posta.
- Zenbat aldiz bozkatu daiteke? Behin bakarrik eman ahal izango da bozka.
- Emaitza: www.huarte.es web orriaren bitartez emango da emaitzen berri abuztuaren 16tik aurrera.
Oharra: bozketaren ohiko prozesuarekin zerikusirik ez duen gorabeheraren bat gertatuko balitz, datuak prozesatzen ahalko dira bere kontsultarako.