🌼 “LEHENENGO HILEKOETARAKO KIT PRAKTIKOA” TAILERRA. 🌻
Maiatzaren 12a eta 19a, ostiralak, 17:30etik 19:30era Ugazten.
Eva Rosinok emana.
Nerabeentzako tailerra. Oharra: Ugaztera sartzeko adina ez baduzu, lasai egon, interesa baldin baduzu, etor zaitez!
- Hilerokoa, hilerokoaren faseak eta zure gorputzari buruz jakin nahi duzun guztia modu dinamiko eta dibertigarrian ikasiko duzu.
- Hilerokoaren zikloan zaintzeko aukera ezberdinez hitz egingo dugu.
- Konpresa, tanpoi eta pilulaz gain, beste aukerak ere daudela ezagutuko duzu.
- Zurekin konektatzeko eta emakumeen artean egoteko espazio erosoa izango da.
Izena eman maiatzaren 2tik 7a arte Ugazten. Doakoa!!
Leku mugatuak.