XVII SEMANA DEL DEPORTE EN HUARTE

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

KIROL PATRONATUA KIROL ASTEA ANTOLATZEN DU ONDORENGO EGITARAUAREKIN:

MAIATZAK 25 LARUNBATA 
16:30ean Ugarrandia etorbidean.
VII. UHARTEKO GURPIL-ESKI HERRI LASTERKETA (Estilo Librea).
16:30.- Pistaren azterketa.
 17:00.- Gurpil-eski Klasiko eta Patinatzaileen lasterketa: 10 km.
 17:10.- Gurpil-eski Klasiko eta Patinatzaileen lasterketa: 5 km.
 18:10.- Zirkuituaren itxiera eta lasterketaren bukaera.
 18:30.- Garaikurren banaketa eta aperitiboa.
Izen-ematea Kiroldegian, 948 33 19 01 telefonoan, edo www.uharteski.com helbidean maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen.
Antolatzen du: Uharteko Ipar Ski Taldea.

MAIATZAK 26 IGANDEA
10:15ean kiroldegian.
V. “UHARTE HIRIA” KARATE TXAPELKETA.
Uharteko Udaleko Karate Eskolako eta Uharteko Karate Klubeko ikasleek hartuko dute parte.
Antolatzen du: Uharteko Karate Klub-Eskola.

9:30ean UHARTEKO MENDI TALDEAREN FAMILIA TXANGOA
Pico de las Banderitas eta Irulegi (aukera) 893m
Zailtasuna: familiarra – erraza.  Desnibela:230m. Iraupena: 2,5 ordu

13:30ean txistorrada – hamaiketakoa igerilekuetako erretegietan irteeran parte hartu dutenentzat.
Antolatzen du: Uharteko mendi taldea eta Uharteko Kirol Patronatua.

MAIATZAK 27 ASTELEHENA
17:30-19:00 kiroldegian. JOLASAK ETA GYNKANAK UME ETA GURASOEN ARTEAN: 4 eta 5 urte bitarteko umeentzako jolasak dira eta ume bakoitzak heldu batekin parte hartuko du, aita edo/eta ama. Ugarrandia kirol pistan.
Izen-ematea kiroldegian: maiatzaren 27a baino lehen

 

 

17:30ean belar naturaleko futbol zelaian.
ESKUBALOI FESTA: JOLASAK ETA PARTIDAK ADIN GUZTIENTZAKO.
6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilendako zabalik (Ez da beharrezkoa eskubaloian aritzen jakitea, bakarrik ongi pasatzeko gogoa).
Uharteko Eskubaloi Klubak eta Malkaitz Klubak laguntzen dute. 

MAIATZAK 28 eta 30 ASTEARTEA, OSTEGUNA
19:00:-20:00 kiroldegian
ZUMBA KLASEA: JARDUERA BERRI HAU PROBATU, ETA HURRENGO DENBORALDIAN ANIMATU!
Izena ematea doan kiroldegian maiatzaren 27a arte (plaza mugatuak)

MAIATZAK 29 ASTEAZKENA
HIRUGARREN ADINEKOA IKASTURTEAREN BUKAERAREN TXANGOA
9:30ean kiroldegitik aterata, bisita gidatua Eltsoko (Ultzaman) eztiaren museoa ezagutzeko eta bertan azalduko digute erleen bizitza eta eztiaren elaborazioa. Bisita egin ondoren Orgi hariztitik ibilaldia egingo da eta, itzuli eta gero, igerilekuetan bazkalduko da (aukeran).

Izen-ematea kiroldegian maiatzaren 25a baino lehen. Prezio: 5€ txangoa  (15€ bazkaria). Plaza mugatuak, baina lehentasuna izanen dute Patronatuko programetan (soinketa terapeutikoa eta 55 urtetik gorakoentzat ariketa fisikoa)  eta Udalekoan (jubiloteka) parte hartzen duten hirugarren adinekoak.

17:30ean kiroldegian.
UHARTEKO KIROL ESKOLEN ERAKUSTALDIA: KARATE, AEROBIC–BATUKA ETA GIMNASIA ERRITMIKOA.
Etorkizun oparoko gure gazteek ikasturte honetan zenbat ikasi duten erakutsiko digute.

MAIATZAK 31 OSTIRALA
17:30ean Toki Alai pilotalekuan.
ESKUZ PILOTAKO “UHARTE HIRIA TXAPELKETA”.
Kategoria hauen finalak: banakako benjamin-aurre, benjamin 1, benjamin 2, kimu eta kadetea.
19:00-20:30 kiroldegian: “KONEXIO ENERGETIKOA ETA EMOZIOAK” tailerra. Eguneroko tentsioak kentzeko tailerra da, dibertsioa, irribarrea, mugimendua eta konexio energetikoaren bidez.
Inskripzio prezioa: 5€ pertsona abonatuak edota  Uharteko erroldatuak (8€ gainerakoak) maiatzaren 29a, asteazkena, baino lehen. (Plaza mugatuak)
EKAINAK 1 LARUNBATA
ATE IREKIAEN GOIZA UGARRANDIA  KIROL INSTALAZIOTAN ADIN GUZTIENTZAKO DIBERSIOAREKIN

Txikientzat eta gazteentzat:
10:00-13:00 igerilekuan: OZTOPO ANITZEKO PUZGARRI ERRALDOIA.
Helduentzat:
10:00-13:00 spinnig klasea “ZURE LEHENGO HURBILPENA”
Hasiberriak izan eta jarduera hau ezagutzen ez dutenentzat, orain da momentua!!
11:00-12:30 spinnig master class: Ordu eta erdi kamiseta izerditan blai uzteko!

Uharteko erroldatuentzat eta kirol instalazioaren bazkideentzat doan (Ez erroldatuak 7€).
Izen-ematea Uharteko Kiroldegian maiatzaren 31 baino lehen (plaza mugatuak: 22 bizikleta).

EKAINAK 2 IGANDEA
KIROLA FAMILIAREKIN: BIZIKLETAREN EGUNA. 
10:00etan ugarrandia plazan.
Izen-emateak Kiroldegian ekainaren 1eko (ostirala) eguerdiko 14:30ak arte.
Izen-emate prezioa: 1€ 14 urte bitartekoak, 2€ helduak.
Bukaeran, parte hartzaile guztientzako txistorra eginen da eta lehen aipaturiko dataren barruan izena emaniko guztien artean opariak zozketatuko dira.
Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.
Uharteko Txirrindulari Klubak laguntzen du.

 

You may also like...