Andre Mari Emakume Elkartearen 15. urtemugaren bideoa

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

15 aniversario[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=qqZfyNVWiXI[/youtube]

Duela 15 urte Uharteko emakumeok elkar antolatzeko beharra sentitu genuen,eta era berean gauzak geuretzat egiteko, gure denbora eta espazioa izateko, bai eta gure solasaldiak eta emakume talde baten berezko ekimenak sortzeko ere. Hori dela eta, 1998. urtean sortu zen elkartea.

  • Izena eman genion: ANDRE MARI
  • Batzorde bat sortu genuen.
  • …… eta lanera.

15 urte igaro dira ordutik, baita bazkide eta batzorde ugari ere. Aldaketa anitz gertatu dira Uharten eta emakumeon artean; eta hortxe aritu da elkartea, aldaketa honen ondorioz sortu diren behar guztietan. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren konzientzia hartu dugu: etxeko lanak partekatzearen inguruan, adinduen arretan, seme-alaben heziketan, eta  jaso izan dugun heziketa patriarkala dela-etagizonen nahiz emakumeen jarrera sexistan ere.

BORTIZKERIA SEXISTARI, EZ.

AURRERA EGIN DUGU, BAI.

MEREZI IZAN DU, BAI.

AMAITU DUGU, EZ.

Emakumeok antolatzen jarraitu behar dugu, harik eta desberdintasunak apurtu eta gizarte bidezkoagoa eta solidariagoa lortu arte. Mendekotasun emozionala apurtzen irakasten diguten balioak eta jarrerak bultzatzen ditugu, bai eta pertsona guztiok aukera berberak izan ditzagun ere, inor beste inoren jabe izan gabe. Independenteak, seguruak eta berdintasunean hazten diren pertsonak zoriontsuagoak direlakoan gaudelako, Andre Mari Elkarteko emakumeok prozesu honetan parte hartu nahi dugu.

 

ESKERRIK ASKO:

 

·         Elkarteak bizirik irautea posible egin duten emakumeei.

·         Elkartea sortu zuten eta gerora batu ziren emakumeei, jardueretan parte hartu eta elkartea defendatzen duten horiei, bai eta merezi duela sinesteko beren denbora eta gogoa eskaintzen dutenei ere.

·         Emakumezkoen botoa eta unibertsitateko ateak irekitzea lortu zutenei, sexu askapenaren eta beren eskubideen alde egiten duten mundu osoko emakumeei ere.

You may also like...