FILM LABURREN I. EDIZIOA “NAFARROA ZINEMAREN LURRALDEA”.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

 

cartel_eusk

 

Oinarriak:
1.- Lehiaketaren helburua: 12 film laburren sustapena bultzatu nahia da, jatorria Nafarroan izanik, gertaera eta hito turistikoak Komunitatearen turismoa bultzatzearen helburuarekin.

2.- Partaidetza: Espainian jaiotako edota bertan legalki bizi den adin nagusiko pertsona orok aurkez dezake bere proiektua.

3.- Prozedura eta lehiaketaren zatiak:
1.- Zinemaldian parte hartzeko interesa duten egileek, haien proposamenak bidali beharko dituzte Antolatzailea den erakundera 2013ko abuztuaren 1a baino lehen.
2.- 2013ko abuztuaren 15ean, epaimahai espezializatuak, filmatze zatira pasako diren 12 gidoiak aukeratuko ditu.
3.- Aukeratutako lanak 2013ko irailaren 30a baino lehen izan beharko dira antolatuak, filmatuak eta aurkeztuak.
4.- Partaide izango diren 12 film laburrak, 2013ko urrian jarriko dira jendaurrean ikusgai.
5.- Irabazleek, 2013ko azaroan izanen den ekitaldian emanen dira jakitera.

4.- Agiriak: Proiektua, honako agiriekin aurkeztu beharko da:
NAN- ren fotokopia, harremanetarako telefono zenbakia eta posta elektronikoa. Proiektuaren originaltasuna bermatzen duen deklarazio egiaztagiria. Fitxa artistiko eta teknikoa, proiektuan parte hartu duten izen guztiekin.

5.- Gidoiak: Lehenengo selekzio fasera sartzeko, gidoien aurkezpena burutuko da honako ekarpenekin:
1. Film laburraren sinopsi motz eta luzea.
2. Gidoi literarioa.
3. Zuzendariaren kurrikuluma.
4. Filmatze plana.

6.- Gaiak: Film laburraren gaia librea izanen da, beti ere argumentua eta filmatzea Erakunde Antolatzaileak proposatutako kokalekuetan baldin bada.

7.- Originaltasuna: Proiektua originala eta argitaratu gabea izan beharko da eta ezin izanen da lehiaketa baino lehen estreinatu.

8.- Hizkuntzak: Proiektua, euskaraz edota gaztelaniaz beharko du izan. Euskaraz izatekotan, azpitituluak gaztelaniaz izanen dira.

9.- Iraupena: Gehienez 10 minutuko iraupena izango du kreditu tituluak barne direlarik.

10.- Formatua: Grabaketa formatuak bereizmen handia izango du. Film laburraren entrega DVD eta Avi formatuetan izanen da, halaber, bereizmen handian.

11.- Film laburren aurkezpena: Filmaren kopia, dagokion karkasan aurkeztuko da; tituluarekin, kontakturako datuekin, sinopsi laburrarekin, fitxa artistiko eta teknikoarekin, grabaketaren formatu originalarekin, iraupenarekin, produkzio urtearekin eta kokalekuarekin, karatulan behar bezala inprimatuak.

12.- Sariak:
-Lehenengo saria 2.500 euro.
-Bigarren saria 1.000 euro.
-Argazki onena 500 euro.
-Publikoarentzako saria 500 euro.

13.- Beste datuak:
1. Antolatzaileek, 2 gaueko eta lau pertsontzako ostatua hornituko dute baita 2 egunetarako manteinua
ere.
2. Sariak hutsik gera daitezke film laburren kalitate faltagatik.
3. Parte hartzaileak, konpromisoa hartzen dute ageriko proiekzioaren eskubideak eman edo lagatzera, beti ere promozio eta kultura arloetarako asmoarekin badira, filmaren autoretza jasoz.
4. Hala izanik, egileek, konpromisoa hartzen dute elkarrizketatuak izateko, gertaeraren promoziorako. Erakunde Antolatzaileak egilearekin itunduko du gidoien zenbait aldaketa, zonaldea promozionatzeko bada.
5. Gidoi eta pelikularen arteko aldea nabarmena bada, Erakunde Antolatzaileak proiektua kanporatu ahal izango du.
6. Etorkizunean gidoietan aldaketak izatekotan eta proiekturen nortasuna nabarmenki aldatzekotan, Antolatzaileek erabakiko dute aipatutako aldaketak onartuko diren edo ez. Entitate koordinatzaileak ostatu/proiektu erlazioa alda dezake bakoitzaren libre- egotearen arabera.

14. Gidoi bidaltzea:
Igorpen-posta: Film Laburren I Edizioa, Nafarroa Zinemaren Lurraldea
C/ Emilio Arrieta 5, Bis Entreplanta 31002 Pamplona (Navarra)
e-posta: info@navarratierradecine.es

You may also like...