ESCÉNICA NAVARRA. IV FESTIVAL DE TEATRO AMATEUR

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

escenica iii festival teatro amateur navarra febrero 2013

NAFAR ESZENIKA. ANTZERKI AMATEURRAREN 4. LEHIAKETA

Otsailaren 1etik 28ra arte. Mendillorriko Civivox eta Uharteko Kultur Etxeak, Nafarroako Amateur Antzerki Federazioko laguntzarekin batera.

 

MENDILLORRIKO CIVIVOXEN IKUSKIZUNAK. Sarrera: 3€

Otsailaren 7an, ostirala. 19:30ean. Un, dos tres, Chéjov…  Chéjov-en obra. Tafallako Puntido Teatro.

Otsailaren 14an, ostirala. 19:30ean. El medico a palos, Moliéren obra. Oliteko Los Cadalzos.

Otsailaren 21ean, ostirala. 19:30ean. Lisístrata, Aristófanes obra. Alesbes-eko Caricaturas Antzerki Taldea.

Otsailaren 28an, ostirala. 19:30ean.Bodas de sangre, Federico García Lorca-ren obra. Atarrabiako El Bardo.

UHARTEKO KULTUR ETXEKO IKUSKIZUNAK. Sarrera: 4’10€

 

Otsailaren 1ean, larunbata,19:30ean. BIENVENIDOS A GIRASOL, Altsasuko Tarima Beltzaren obra. Zuzendaritza: Ion Barbarin. Aktoreen zerrenda: Maru García, Eider Leoz, Merche Herrera, J. Manuel Herrero, Marta Diego eta Jose Luis Liberal.

 

Zentzuagoa da eroa edota eroagoa zentzuduna? “Ekilore” psikiatrikoan gezurra, maitasuna edota atxikimendu bezalako mendekotasunak dituzten pertsonak bizi dira. Erabilitako terapiak algarak eragingo dizkigute eta, noizean behin, tentsio-puntu batekin besaulkietan bihurritzea; beren bizitzan ustekabean norbait sartzeko bizi diren pertsonaien artean. Tarima Beltzak “Ekilore”-ko ateak irekitzen ditu eta terapia berezi honen parte izatera gonbidatzen du ikuslea. Bizitzari baietza eman eta “Ekiloren” bizitzera gera zaitezte.

 

Otsailaren 8an, larunbata,19:30ean. VERANEANTES, de Carlo Goldoni-ren obra. Peraltako La Trapera taldea. Zuzendaritza eta moldaera: Juan Manuel Casero. Aktoreen zerrenda: Javier Merino, Javier Fernández, Pili Moreno, Patxi Jericó, Arantza Hernández eta Javier Fernández.

Goi-burgesiako bi familia oporrak prestatzen ari dira. Ez dira opor arruntak, ez dira atsedena hartzeko horietakoak, ez hiritik aldentzeko egun lasaiak… bada udaldiaren prestaketa, luxu orokin bizitzeko pentsatutako garaia da, zarrastelkeria eta guztizko oparotasunetik… antza denez. Bi familiek, oporretan bizilagunak eta haien arteko maitakeria ezkutuekin, bere itxura eta “zer esango duten gainetik” egotea besterik ez dute. Guglielmo gazteak eta Fulgenzio misteriotsuak sortutako azken orduko iskanbila batean elkar ibiliko dira. Azkenik, oporrak egonen dira?

 

Otsailaren 15ean, larunbata,19:30ean. EN LO MAS CRUDO DEL CRUDO INVIERNO. Incierto Trouppe eta Kromlech Teatro.

Zuzendaritza eta moldaera: Ana Maestrojuan. Aktoreen zerrenda: Blanki Castillo, Cristina Nagore, Edurne Salaberri, Javier Briansó, Josu Castillo, Joxepe Gil, Txiki Medina eta Ventura Ruiz.

Hutsik dagoen landazabal ingelesean galdutako herri txiki bateko elizan, zuzendari gogotsu batek Hamlet obra irudikatu nahi du. Aktoreak behar ditu, bere berotasunagatik kutsatzeko prest dauden horietakoak. Probak ezin okerrago atera dira, saio patetikoak, bizikidetasun zaila…eta estreinaldia gertu da. Antzertiaren makina eszenikoa begien bistan utziko duen komediak.

Otsailaren 22an, larunbata,19:30ean. TEJAS VERDES, Mañeruko Trapalán taldea.

Zuzendaritza: Oscar Orzaiz. Aktoreen zerrenda: Noelia Atázcoz, Judit Älvarez de Eulate, Sonia Otxoa, Maite Unanua, Amaia Olangua eta Belén Lasterra.

1973ko irailaren 11 da, eta bonbardeketen konpasak Txile dardarazten du. “Tejas Verdes” da Augusto Pinochet buru den Batzorde Militarraren atxiloketa zentroaren izena. Torturatzeko, hiltzeko eta hamaika pertsonen eskubideak eta duintasunak zapaltzeko; desagertutako pertsonen zerrenda neurrigabean parte hartzera pasatuko direnak. Bizitzara bueltatzeko soilik historiaren oroitzapenaren bitartez itzul daitezkeen desagertuak.

You may also like...