Hemen daude dagoeneko #lagunMIGA-ren lehen pistak

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Gaurtik hasita eta apirilaren 5era arte Uharten zehar egingo den gure “Orienteering” jokoaren pistak ematen egonen gara. Arras erraza izango da: Uharte osoan banatuta 17 kontrolgune izanen dira, batzuek ospe handiko lekuei egiten diete erreferentzia, gainontzekoak zein diren asmatu beharko duzu.

Horretarako kontrolgune bakoitzeko 3 pista emanen dizkizugu; beraz, adi egon. Gogoratu Uharte herrigunea baino gehiago dela; hortaz, soilik 2 ordu dituzuenez bidea egiteko, zuk eta zeure taldeak estrategia bat antolatu behar duzue!!!
Ideia da kalifikaziorik handiena lortzea, leku guztiek ez dute berdin balio-eta!

Kontrolguneak identifikatuta egonen dira ondorengo izenarekin:#lagunMIGA

Hementxe doakizu lehenengoa:

#lagunMIGA  1. PUNTUA

1. pista  3tik

Libro_4

 Badakizu zer egiten ari diren emakume langile hauek? Asma ezazu zeren eta Uharten, XX. mendean zehar, leku bat egon baitzen non uhartear askok lan egin zuten gauza horixe egiten.

2 pista  3tik

Libro_1-1

 Badakizu non zegoen antzinako lantoki hau? Argazkia begiratu. Leku hau ezagutzen duzu?

3 pista  3tik

Hara joan beharko duzu eta proba baliatzeko lekua bilatu.

Gaur egun ere hemen Uharte “elikatzen” jarraitzen dute baina Artea eta Kulturarekin.

Franja azul

#lagunMIGA 2. PUNTUA

1. pista 3tik

Iraultza Informatikoa kolorez betetako eremu honetara iritsi.

2. pista 3tik

“Cantamañanas” ugari biltzen da pirata bat, Mario Bros eta krokodilo jokalari baten inguruan.

3. pista 3tik

“Carlos” izeneko batek txundituta begira duten bitartean.

Franja azul

Gogoratu izena eman dezakezula apirilaren 2ra arte: Kultur Etxean, Ugazte-n edota ondoko posta elektronikoan: contacto@conoce-uharte-ezagutu.info

Etorri, Uharte ezagutu eta apirilaren 6an ezin hobeki pasatuko dugu!!

You may also like...