ABENTURA ANITZEKO ASTEBURUA
Rafting+tirolinen zirkuitua (380-480 metroko luzera lurretik 10 metro baino gehiagora) eta penduluaren jauzia (90 metroko altuera eta 65 metroko hegaldia).
Maiatzaren 3 eta 4 bitarteko asteburua
Nori zuzendua: 18 urte baino gehiagoko gazteentzat
Leku mugatuak.
Prezioa: |
|
Uharte, Atarrabia, Burlata eta Arangurengo gazteak |
40 € |
Beste herrietako gazteak |
80 € |
Barne du: deskribatutako jarduerak, monitore espezializatuak, garraioa, asegurua eta ostatua mantenu erdian (larunbateko afaria, Nabarteko aterpean ostatua eta igandeko gosaria).
Eraman beharrekoa: bainujantzia (soinean) eta motxila txiki batean: larunbateko bazkaria (komunean jarriko dugu), eguzkirako krema, toalla eta bustitzeko oinetakoak (zapatila zaharrak edo txankletak itxierarekin). Beste poltsa batean: arropa eta oinetako erosoak, zira, norberaren garbitasunerako gauzak eta lozakua).
Irteera Mutiloatik 9:30ean, Burlatatik 9:45ean, Atarrabiatik 10:00etan eta Uhartetik 10:15ean
Izen emateak eta ordainketak: apirilaren 1etik 15era Ugazten
Izena ematerako orduan lehentasuna izango dute: 18 urte baino gehiago dituzten Atarrabia, Burlata, Araguren eta Uharteko gazteek.
Antolatzen dute: Uharte, Atarrabia, Burlata eta Aragurengo Udaletako Gazteria arloak.