Koloneko minbizia garaiz hautemateko programa Uhartera iritsi da.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

TIF_altaElige90_17W9950

Koloneko minbizia garaiz hautemateko programa Uhartera iritsi da. Datozen asteetan, 50 eta 69 urte arteko herritarrek gonbidapen bat jasoko dute gaixotasuna garaiz detektatzeko etxean bertan proba erraz bat egin dezaten.

Gaur egun, heriotz gehien eragiten duen minbizia da Nafarroako emakumeen artean, eta bigarrena gizonen artean. Diagnostiko goiztiarreko kasuen %90etik gora senda daitezke. Fase aurreratuetan diagnostikatzen bada, ordea, bizirauteko aukerak %50 baino gutxiagora murrizten dira. Nafarroako Gobernuak abian jartzen duen detekzio goiztiarreko bigarren programa da bularrekoarenaren ondoren.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gonbidapen bat bidaltzen die herritarrei. Programan parte hartzea onartzen dutenei, test erraz bat bidaltzen die etxera kaketan odolik ote dagoen ikusteko. Herritarrek proba egin eta euren osasun-etxean aurkeztu behar dute. Egun batzuen buruan emaitza jasotzen dute. Kalkuluen arabera, proba egiten duten 1.000 pertsonetatik, 3k bakarrik dute minbizia. 50 eta 69 urte artean badituzu, esan baitzek gonbidapenari. Hauta 90.

www.cancercolon.navarra.es

 

You may also like...