EUSKARAZKO UDALEKUETARAKO BEKAK – GOGORATU

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

portada_LH_WEB-UHarte

Heldu den asteartean, irailak 30, bukatzen da zuen seme-alabaen udalekua diruz-laguntzeko eskabideak aurkezteko epea.

EZ AHAZTU!!!

Zer egin behar duzue?

Udaletxeko erregistro orokorrean instantzia bete eta ondorengo  agiriak aurkeztu:

  1. Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
  2. Familiaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen agiria (2013ko errenta aitorpena).
  3. Adinez txikia eskolatuta dagoen ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen den.
  4. Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.
  5. Udalekuaren matrikula ordainagiria (banketxeak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.
  6. Diru-laguntza jasotzeko nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (IBAN zenbakia).

Argibide gehiagorako hementxe duzue deialdia Udalekuetako beka 2014

Zalantzarik baduzue deitu Euskara Zerbitzura: 948 331 053

You may also like...