EMAN IZENA ENPLEGUAREN GAZTE BERMEAREN SISTEMAN

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Ugazte local juvenilLanik aurkitzen ez baduzu eta ez bazaude ikasten, Gazte Bermean apunta zaitez, Ugazten lagunduko dizugu. Etor zaitez zure NAN elektronikoarekin!!!
Gazte Bermea europar ekimen bat da. Bere helburua da 25 urtetik beherako gazteek langabezian geratu edo hezkuntza formala amaitu eta 4 hilabeteko epean jasotzea: lan eskaintza bat, hezkuntza jarraitua, aprendiz formazioa edo praktika-aldia.
Betebeharrak:
• Espainiar nazionalitatea edo lan egiteko bideratzen duen bertako txartela edukitzea.
• Espainiako lurralde nazionaleko edozein herritan erroldatuta egotea.
• 16 urte baino gehiago izatea eta 25 baino gutxiago, edo 30 baino gutxiago baldin eta %33 edo gehiagoko minusbaliotasunaren bat izan.
• Azken 30 egunotan lanean aritu ez izana.
• Azken 90 egunotan 40 ordu baino gehiagoko ekintza hezigarriak jaso ez izana.
• Azken 30 egunotan, 40 ordu baino gehiagoko formazio ekintza (aprendiz edo praktikak) jaso ez izana
• Parte hartze aktibo baten konpromisoa.
Ugazten galdetegiak betetzen lagunduko dizugu, bai eta suertatzen zaizun edozein zalantzari irtenbidea bilatzen.
http://www.empleo.gob.es/es/garantiajuvenil/darsealta.html, http://www.empleo.gob.es/es/garantiajuvenil/accesoJovenes.html
Gazte Bermeari buruzko informazioa: Web: www.empleo.gob.es. Arreta telefonikoa 060 (3. aukera). Posta elektronikoa info.garantiajuvenil@meyss.es

You may also like...