Gazte Antzerkiko “Buero” Sarien hamabigarren edizioaren deialdia egin da.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Ugazte local juvenilGazte Antzerkiko “Buero” Sarien hamabigarren edizioaren deialdia egin da. Antzeslan bat eszenaratzeko gogoa baduzue, ez izan zalantzarik eta Estatu osoko antzerki- lehiaketarik ospetsuenean parte hartu. Autonomia Erkidego bakoitzean sariak egongo dira, eta nazio mailako saria eskuratzen duzuenok obra antzeztuko duzue Madrilgo antzoki batean, Gazte Antzerkiaren Coca-Cola Campusarekin gozatuko duzue eta antzerki-jaialdi garrantzitsu bat bisitatuko duzue.

Nork har dezake parte?

Estatu osoko eskolen antzerki taldeek (BHI, eskolak…) edo eskolaz kanpokoek (elkarteak, antzerki-eskolak …).

Aktore gazteek izena emateko unean 14 eta 21 urte bitartean izan behar dituzte.

Obraren betekizunak:

Gaia librea da, eta hizkuntzak ere bai (Estatuko hizkuntza ofizialak).

Muntaketaren iraupena: 45 eta 120 minutu

bitartean.

Izen-ematea:

Taldearen arduradunak hiru urratsetan egingo du izen-ematea:

1- Izena emateko formularioa bete, hemen: www.fundacioncocacola.com

2- Antzerki-muntaketaren DVD o PENDRIVEa bidali, posta ziurtatuaren bidez edo mezularitzaren bidez, Autonomia Erkidego bakoitzari dagokion helbidera (ikusi oinarriak/webgunea) edota sarearen bidez egin igoera.

3- Gutxienez antzerki-muntaketaren edota taldearen bi argazki bidali helbide honetara teatrojoven@fundacioncocacola.com

Epea 2015ko apirilaren 15an bukatuko da

You may also like...