MARTXOAREN 8ko OSPAKIZUNA: EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Martxoaren 8an, igandea. 12:00etan Iruñean. ALDAKETA FEMINISTA IZANGO DA ALA EZ DA IZANGO?
ATZERA PAUSORIK EZ. Berdintasuna lortzeko bidea zabaldu zuten emakume aitzindariei, ausartak direnei, abenturazaleei, bidaiatzeko desiren atzetik abiatu zirenei; baita hegan egitera, liburuak idaztera, botoa eskatzera edota iraultza egiten atrebitu diren emakumeei ere.
Emakume horiek guztiek garai horretako arauei zein ohiturei aurre egin zieten. Berria zen zerbaiten jatorria izan ziren, ez beren onurarako pentsatuta baina, horren ondorioz, kritikatuak eta baztertuak. Utopikoak eta jarrera irmoarekin sindikatuak eta mugimendu feministak sortu zituzten, guda hauen erreportariak izan ziren, antisorgailuak lortu zituzten eta guretzat, gaur egungo emakumeentzat, bidea prest utzi zuten; beren pausoak jarrai ditzagun.
Tematia bazarela, lehenago edo beranduago, utopiak errealitate bihur daitezkeela frogatu zuten. GURE BIZITZA ALDATZEAK MUNDUAREN ALDATZEA DAKAR.
GAZTE ETA HELDUENTZAKO ANTZERKIA. Sarrera: 1,55€
Martxoaren 14an, larunbata. 19:00etan Kultur Etxean. “Tres árboles de piedra”, producciones Maestras-en proiektua. Testuak eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán. Aktoreen zerrenda: Leire Ruíz, Asun Abad eta Iratxe García Úrizekin. Emakume Langilearen Eguna ospatuko dugu eta emakumeen zein beren askatasunaren alde topa egin eta, jarraian, antzerkiaz gozatuko dugu.
Zer dute komunean Evita Peronek, Eva Braunek eta Joana ama santuak? Hirurak emakume giltzarriak izan ziren beren garaian eta hirurak hilda daude. Linboan, bizien eta hilen arteko munduan, elkar ezagutuko dute, elkartuko dira, eztabaidan ariko dira, barre egingo dute eta gogora ekarriko dute bizitzea ez zela hain txarra eta hiltzeak ez duela esan nahi amestea.
‘Tres árboles de piedra’ errespeturik gabeko umore garratzeko antzezlana da, erakutsirik gabeko oroimen irakaspena eta bizitzari egindako oihu etsia. “Lo egin eta lo egin artean dagoen denbora tarte labur hori da bizitza (Joana ama santuak esana).
Antolatzaileak: Andre Mari Emakumeen Elkartea eta Uharteko Udala – Casa de Cultura.

You may also like...