#UharteEzagutu Izena eman Apirilaren 22a arte

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Jornada Conoce Uharte 2015 eus
Jarrai itzazu martxoaren 30etik aurrera argitaratuuko ditugun pistak. Ospatu gurekin Web orriaren 2. urtemuga.

Apirilaren 26an eginen da #UharteEzagutu Familientzako eta Koadrilentzako orientazio-jokoaren bigarren jardunaldia. Oso joko dibertigarria da eta bertan, talde bakoitzak herrian zehar barreiatutako 16 puntu aurkitu behar ditu. Horietako puntu batzuek oso leku ezagunak aipatuko dituzte eta beste batzuk, berriz, zein diren bilatu beharko dituzue. Horretarako, martxoaren 27tik aurrera, web orrialdean agertuko dira puntu bakoitzeko hiru pista. Beraz, erne egon!

Taldeak soilik lekuak identifikatu behar ditu, estrategia bat diseinatu eta jokoaren irabazlea izaten saiatu!!! Puntu guztiek ez dute berdin balio!!! Jardueraren amaieran El Ferial parkean bilduko gara ogi-mami jate batekin ospatzeko.

Nork parte hartu dezake?

2 eta 5 kideko taldeak. Ez dago adin mugarik. Eraman behar duzue taldea bereizten duen zerbait. Amaitzeko, ogi-mami jate batekin ospatuko dugu. Zure lagunekin, familiarekin edota auzotarrekin inskribatu zaitez!

BERRIA!!! Aurten Rally fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izango dugu. Informazio gehiago conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean.

College fotos 2014

Iaz 225 pertsona baino gehiago elkartu eta primeran pasatu genuen.

Izen ematea apirilaren 13tik 22ra arte: contacto@conoce-uharte-ezagutu.info helbide elektronikoan, Ugazten edota Kultur Etxean. Adierazteko informazioa: taldearen izena, parte hartzaileak eta kategoria: familiarra edo taldeka.

Ordutegia:
10:00. San Juan plazan, mapa eta jokoaren informazioa jaso.
10:30. taldeen irteera.
12:30. jokoaren amaierarako gehienezko ordua.
13:00. parte hartzaileentzako “ogi-mami” jatea
Inskripzioaren prezioa: 1€ pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko. 10:00etan San Juan plazan.

Martxoaren 27tik aurrera, ibilbidearen mapa eta pistak http://conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean zabalduko dira.
Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu: @Uharte-Ezagutu#ConoceHuarte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!

Antolatzailea: Uharteko auzotarrak, mendi taldea eta Uharteko Udala. Laguntzaileak: Uharteko kultur taldeak.

You may also like...