#UharteEzagutu lehen pistak

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Gaurtik hasita eta apirilaren 24era arte Uharten zehar egingo den gure “Orienteering” jokoaren pistak ematen egonen gara. Arras erraza izango da: Uharte osoan banatuta 16 kontrolgune izanen dira, batzuek ospe handiko lekuei egiten diete erreferentzia, gainontzekoak zein diren asmatu beharko duzu.

Horretarako kontrolgune bakoitzeko 3 pista emanen dizkizugu; beraz, adi egon. Gogoratu Uharte herrigunea baino gehiago dela.

Soilik 2 ordu dituzu bidea egiteko!!!

Zuk eta zeure taldeak estrategia bat antolatu behar duzue!!!
Ideia da kalifikaziorik handiena lortzea, leku guztiek ez dute berdin balio-eta!

Kontrolguneak identifikatuta egonen dira ondorengo izenarekin:#UharteEzagutu

Hementxe doakizu lehenengoa:

Franja azul#UharteEzagutu 1. PUNTUA

1. pista 3tik

Uharteko Portalaldea auzo zaharrean kokatuta dago oso etxe ezaguna, bertan kartetan jolastu, hondakinen artean korrika edota lagunekin harrapaketan ibili zirenentzat.

2.pista 3tik

Punto1 pista 2a
Orain oso hurbil dagoen plazan umeek jolasten diraute, eta zabu nahiz kulunketatik barandaren gainetik baratzeetara eta landetara begiratzen dute.

3.pista 3tik

Elkarte batek etxe honen izena dauka, lekua aurkitu eta bertan pista izango duzu.

Franja azul#UharteEzagutu 2. PUNTUA

1. pista 3tik

Harrizkoa naiz eta oso zaharra. Nigandik oso hurbil paseoan ibiltzen zara, baina ez nauzu kasurik egiten.  Seguruenik izanen da itxita nautelako.

2. pista 3tik

Vianako Printzearen agintaldian, XV. Mendearen bueltan, jauregia nintzen eta errota bat izan nuen.

3.pista 3tik

Orain txabola bezala erabiltzen naute eta intxaurrondo bat dut dorreko. Ezpeletara hurbiltzen bazara, ongi begiratu beharko duzu ez bainauzu bestela aurkituko.

Franja azul
Gogoratu izena eman dezakezula apirilaren 2ra arte: Kultur Etxean, Ugazte-n edota ondoko posta elektronikoan: contacto@conoce-uharte-ezagutu.info

Etorri, Uharte ezagutu eta apirilaren 26an ezin hobeki pasatuko dugu!!

You may also like...